85. ALDIZKARIA - 2019ko maiatzaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SANTAKARA

Industriako lurzoru urbanizagarriaren borondatezko
birzatiketa proiektua. Behin betiko onespena

Santakarako Udalak, 2018ko azaroaren 23an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Industriako lurzoru urbanizagarriaren borondatezko birzatiketa proiektua Mazkolanda poligonoan (S1 sektorea), antolamendu berria indarrean jartzearen ondorioz prestatua. Antolamendu berri hori Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak 2018ko irailaren 19an emandako 109E/2018 Foru Aginduaren bidez onetsi zen.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 168. eta 169. artikuluetan eta haiekin bat heldu direnetan xedatuari jarraikiz, jendaurrean jarri zen 20 eguneko epean, aurretik behar diren iragarkiak Udalaren iragarki-taulan, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroan editaturiko egunkarietan argitaratuta.

Jendaurrean egoteko epea alegaziorik egin gabe iragan denez, behin betiko onetsitzat jotzen da.

Horrenbestez, haren behin betiko testua osorik argitaratuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Santakaran, 2019ko apirilaren 24an.–Alkatea, Jesús Luis Caparroso Ruiz.

Iragarkiaren kodea: L1905611