85. ALDIZKARIA - 2019ko maiatzaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Aldaketa, Irunlarreko ospitaleen eremua antolatzeko
Plan Bereziarena (UI: XVII/Z-1). Behin betiko onespena

Iruñeko Udalak, 2019ko apirilaren 4ko osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

PLE 04-ABR-19 (9/CU).

«Jendaurreko epea iragan baita Irunlarreko ospitaleen eremua antolatzeko Plan Bereziaren aldaketa (UI: XVII/Z-1) hasiera batez onetsi ondotik (JOB 15-01-2019 (3/CV)) alegaziorik aurkeztu gabe, eta ikusirik Iruñerriko Mankomunitatearen aldeko txostena, 2019ko otsailaren 1ekoa, ERABAKI DA:

1.–Behin betiko onestea Irunlarreko ospitaleen eremua antolatzeko Plan Bereziaren (UI: XVII/Z-1) aldaketaren dokumentua, Eneko Ardaiz Ganuzak sustatua, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren izenean. Aldaketaren xedea da P.2 erabilera anitzeko eremua handitzea, A.1 anbulatorioko eremuaren azalera murriztuz.

2. Nafarroako Gobernuari igortzea erabaki hau eta onetsitako agiriaren ale bat, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan argitaratzea.»

Ebazpen honen aurka, honako errekurtso hau aurkez daiteke:

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2019ko apirilaren 15ean.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.

ERANSKINA

Ospitaleen eremuko Plan Berezia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L1905491