85. ALDIZKARIA - 2019ko maiatzaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZOAIN-ARRIASGOITI

Alkatetza beste baten esku uztea

Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduan xedatutakoaren arabera (azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bidez onetsia), DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra.–Alkatea udalerritik kanpo egonen baita 2019ko apirilaren 18tik 22ra bitarte, biak barne, beharrezkoa da denbora horretarako ordezkoa izendatzea, eta beraz, Udalbatza honetako Koldo Albira Sola zinegotziaren esku utzi dira haren eginkizunak. Eta 2019ko apirilaren 23tik 27ra, biak barne, lehen alkateorde Julen Arangüena Plazaren esku utziko dira behar diren eginkizunak.

Lizoainen, 2019ko apirilaren 9an.–Alkatea, Amaia Ekisoain Gorriz.

Iragarkiaren kodea: L1905033