85. ALDIZKARIA - 2019ko maiatzaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FUNES

Aldaketa, eremu publikoko eta herri-lurretako lurzoru, lurgain eta lurpeko aprobetxamendu berezien tasa publikoa arautzen duen ordenantzan. Hasierako onespena

Funesko Udalak, 2019ko martxoaren 28an egin osoko bilkura arruntean, erabaki hau hartu zuen:

1.–Hasiera batean onestea eremu publikoko eta herri-lurretako lurzoru, lurgain eta lurpeko aprobetxamendu berezien tasa publikoa arautzen duen ordenantzaren aldaketa.

Bigarrena.–Iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki-taulan argitaratu ondoan, espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Funesen, 2019ko apirilaren 5ean.–Alkate udalburua, Ignacio Domínguez Martínez.

Iragarkiaren kodea: L1904973