85. ALDIZKARIA - 2019ko maiatzaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EZPOROGI

Aldaketa, Hirigintzako tramitazioen tasak arautzen dituen ordenantzaren eranskinean. Hasierako onespena

Ezporogiko Udalak, 2019ko martxoaren 20an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa Hirigintzako tramitazioen tasak arautzen dituen ordenantzaren tarifetako eranskinean, V. epigrafean hain zuzen.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da 30 egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek eta interesdunek espedientea aztertu eta bidezko iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Epe hori iraganik, erreklamaziorik aurkeztu ez bada, behin betiko onetsitzat joko da.

Agezan, 2019ko apirilaren 10ean.–Alkatea, María Camino Landarech.

Iragarkiaren kodea: L1905144