2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LIZARRA
Hiri-jarduketarako plan berezia, 6. poligonoko 38. lurzatiaren (Valmayor) hirigintzako kalifikazioa aldatzeko.
Behin betiko onespena
Lizarrako Udalak, 2019ko martxoaren 14an egin osoko bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea hiri-jarduketarako plan berezia, udal katastroko 6. poligonoko 38. lurzatiaren (Valmayor) hirigintzako kalifikazioa aldatzeko; sustatzailea Lizarrako Udala da.
Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan xedatuarekin bat.
Lizarran, 2019ko apirilaren 8an.–Alkatea, Koldo Leoz Garciandia.
ERANSKINA
Onetsitako araudia (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L1905067