85. ALDIZKARIA - 2019ko maiatzaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ELGORRIAGA

Bake epailearen eta ordezkoaren karguak hutsik

Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoa eta Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamendua betez, udalerriko bake epaile titularraren eta ordezkoaren kargu hutsak betetzeko deialdia iragartzen da. Interesdunek hamabost egun balioduneko epea izanen dute, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, interesdunek eskabideak udal bulegoetan aurkez ditzaten.

Elgorriagan, 2019ko apirilaren 29an.–Alkatea, José Ignacio Olázar Apezteguía.

Iragarkiaren kodea: L1905720