85. ALDIZKARIA - 2019ko maiatzaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CORTES

Hiri-lurreko eta landa-lurreko ondasunen
gaineko 2019ko kontribuzioa borondatez ordaintzeko epea

Honen bitartez, interesdun guztiei aditzera ematen zaie hiri-lurreko eta landa-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa borondatez ordaintzeko epea 2019ko maiatzaren 7an hasi eta ekainaren 7an bukatuko dela, 2019ko lehen seihilekoari dagokionez.

Helbideratu gabeko ordainagiriak Cortesko edozein banku sukurtsaletan ordaindu beharko dira.

Helbideratutako ordainagiriak 2019ko maiatzaren 7an kargatuko dira titularrek baimendutako banku-kontuetan.

Epe hori iragandakoan, Derrigorrezko Diru-bilketa Agentziara igorriko dira, hark premiamendu-bidez kobra ditzan, aldez aurretik jakinarazi gabe.

Orobat, interesdun guztiei aditzera ematen zaie hiri-lurreko eta landa-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa, 2019ko bigarren seihilekoari dagokiona, borondatez ordaintzeko epea 2019ko abuztuaren 1ean hasi eta abuztuaren 31n bukatuko dela.

Helbideratu gabeko ordainagiriak Cortesko edozein banku sukurtsaletan ordaindu beharko dira.

Helbideratutako ordainagiriak 2019ko abuztuaren 1ean kargatuko dira titularrek baimendutako banku-kontuetan.

Epe hori iragandakoan, Derrigorrezko Diru-bilketa Agentziara igorriko dira, hark premiamendu-bidez kobra ditzan, aldez aurretik jakinarazi gabe.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Cortesen, 2019ko apirilaren 16an.–Alkate udalburua, Fernando Sierra Estoduto.

Iragarkiaren kodea: L1905448