85. ALDIZKARIA - 2019ko maiatzaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CASCANTE

Hiri-jarduketarako plan berezia 6. poligonoko 367. lurzatian.
Behin betiko onespena

Cascanteko Udalak, 2019ko apirilaren 1ean egin osoko bilkura arruntean, behin betiko onetsi zuen Hiri-jarduketarako plan berezia, Cascanteko 6. poligonoko 367. lurzatiari buruzkoa. Udalak sustatua da eta Luis Cornago Rodríguez arkitektoak prestatu du.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen Testu Bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan ezarritakoarekin bat, erabakia argitaratzen da:

“Cascanteko Udalak sustatutako Hiri-jarduketarako plan berezia onesteko tramitatzen ari den espedientea Cascanteko udal katastroko 6. poligonoko 367. lurzatiari buruzkoa da eta bere helburua da haren erabilera aldatzea, bizitegi pribatuetarako izatetik bide publikoetarako izatera, Tarazona eta Logroño kaleen arteko oinezkoendako eta ibilgailuendako lotura ahalbidetzeko.

Ikusirik, Gobernu Batzarrak, 2019ko urtarrilaren 22an, hura hasiera batez onetsi eta jendaurrean jarri zuela hilabeterako, iragarkia argitaratu ondotik 2019ko 36. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 21ean, bai eta Diario de Navarra eta Diario de Noticias egunkarietan ere, 2019ko otsailaren 4an, eta ez dela haren aurkako alegazio edo erreklamaziorik aurkeztu.

Horrenbestez, espedientea osatzen duten agiriak ikusirik, Udalbatzaren Osoko Bilkurak ondokoa erabaki du, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 22.2.c) artikuluak ematen dizkion eskumenak erabiliz eta gaia eztabaidatu ondotik. Hona hemen:

Lehenbizikoa.–Behin betiko onestea Cascanteko Udalak sustatutako Hiri-jarduketarako plan berezia, Cascanteko udal katastroko 6. poligonoko 367. lurzatiari buruzkoa.

Bigarrena.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, barne hartzen dituen hirigintza arauekin batera. Orobat, behin betiko onespenaren erabakiaren berri emanen zaio lurralde antolaketaren eta hirigintzaren arloetan eskuduntza duen Nafarroako Gobernuko departamentuari, baita behin betiko onetsitako planaren ale baten kopia kautotua igorriko ere, hura osatzen duten plano eta agiriekin (Udaleko Idazkaritzak behar bezala eginbidetuak), eta tramitatutako espediente osoaren kopia. Hori guztia aipatu onespenetik 10 eguneko epean, gehienez ere, haren gaineko kontrola egiteko Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean xedatutakoari jarraikiz.

Hirugarrena.–Ahalmena ematea alkate udalburuari, erabakia ahalik eta hobekien betearazteko beharrezkoak diren jarduketa guztiak egin ditzan.

Erabaki honek bukaera ematen dio administrazio bideari, eta haren kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, argitalpen honen biharamunetik hasita, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10. eta 46. artikuluekin bat.

Cascanten, 2019ko apirilaren 3an.–Alkatea, Alberto Añón Jiménez.

ERANSKINA

Onetsitako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L1904681