85. ALDIZKARIA - 2019ko maiatzaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CABREDO

Ordenantza fiskala, Udalak ur banaketa eta saneamendua emateko eta zerbitzu egiteko tasak arautzen dituena. Hasierako onespena

Cabredoko Udalak, 2019ko martxoaren 30ean egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batean onestea Cabredoko Udalak ur banaketa eta saneamendua emateko eta zerbitzu egiteko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

Jendaurrean jarriko da hogeita hamar egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, bizilagunek eta bidezko interesdunek erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bilakatuko da, baldin eta jendaurreko epean inork erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten ez badu.

Cabredon, 2019ko apirilaren 15ean.–Alkatea, Arantzazu Fernández Cayetano.

Iragarkiaren kodea: L1905289