85. ALDIZKARIA - 2019ko maiatzaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

Espedientea Nafarroako Administrazio Auzitegira igortzea: 19-00507 gora jotzeko errekurtsoa

Nafarroako Administrazio Auzitegiko buruaren probidentziaren bitartez, Udal honi igorri zitzaion 19-00507 gora jotzeko errekurtsoa, Begoña Sanzberro Iturriria eta besteak aurkeztua, behin behineko izaerarekin, Hondakin Teknikariaren lanpostu deialdiaren aurka, zeina 2019ko otsailaren 15eko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu baitzen. Probidentzia ikusita, Baztango Udaleko alkate udalburuak, apirilaren 15eko 46/2019 Ebazpenaren bidez, honako hau erabaki zuen:

1. Administrazio espediente oso, foliodun eta kautotuaren kopia igortzea Nafarroako Administrazio Auzitegiari.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, pertsonak edo entitateak, baldin eta haien eskubide edo interes bidezkoak errekurtso egilearen nahikarien baiespenak ukiturik gelditzen ahal badira, hamar egun balioduneko epean Epaitegi honetara ager daitezen, errekurtso egilearen nahikundeei kontra egin nahi badiete.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Baztanen, 2019ko apirilaren 15ean.–Alkate udalburua, Joseba Otondo Bikondoa.

Iragarkiaren kodea: L1905391