85. ALDIZKARIA - 2019ko maiatzaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

Laburpena, hizkuntza-paisaia euskaratzeko 2019ko diru-laguntzena

Baztango Udalak, 2019ko martxoaren 15ean egin Tokiko Gobernu Batzarrean, erabaki zuen Baztango elkarteen, merkataritza eta ostalaritzako establezimenduen edota enpresen hizkuntza paisaia (kanpoko eta barruko errotuluak, irudi korporatiboa eta web guneak) euskaraz edo euskara/gaztelaniaz jartzeko 2019 urterako diru-laguntzaren oinarriak onestea.

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan aurreikusitakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; horren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhap.gob.es/bdnstrans/index), DDBN (identif.): 449442.

Lehendabizikoa.–Onuradunak.

Oinarri hauen bidez arautzen diren diru-laguntzak eskatzen ahal dituzte helbide soziala Baztanen daukaten pertsona fisiko edo juridikoek, baita bere jarduera ekonomikoa Baztango udalerrian dauden lokaletan egiten dutenek ere.

Bigarrena.–Xedea.

Deialdi honen xedea da errotuluak, irudi korporatiboa eta webguneak euskalduntzeagatik entitateei diru-laguntzak emateko baldintzak arautzea. Diru-laguntza hauen arrazoia diren jarduerek euskararen gizarte erabilera sustatu eta hedatzea izanen dute helburu berariazko.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak.

http://baztan.eus

Laugarrena.–Zenbatekoa.

Laguntzetarako dagoen diru kuota osoa: 2.000,00 euro.

Bosgarrena.–Eskabideak aurkezteko epea.

Eskabideak aurkezteko epea 2019ko irailaren 27an, 14:00etan akituko da.

Baztanen, 2019ko martxoaren 15ean.–Alkatea, Joseba Otondo Bikondoa.

Iragarkiaren kodea: L1905130