85. ALDIZKARIA - 2019ko maiatzaren 3a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

389E/2019 EBAZPENA, apirilaren 11koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan Analisi Klinikoetako barrutiko fakultatibo espezialista izateko lanpostu hutsa merezimendu lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez adjudikatzen duena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen urtarrilaren 22ko 52E/2019 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen barrutiko fakultatibo espezialista izateko 47 lanpostu huts betetzeko, merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzurako. Deialdi hori 2019ko 30. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 13koan.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariak otsailaren 7an emandako 835E/2019 Ebazpenaren bidez, izangai onartuen behin betiko zerrenda onetsi zen, besteak beste, Analisi Klinikoetako espezialitaterako. Aipatu espezialitatean izangai bakarra onartu denez, organo deitzaileak zuzenean aplikatzen du deialdiaren 8. oinarrian ezarritakoa eta, beraz, ez da beharrezkoa izanen epaimahaia eratzea, ezta jardutea ere.

Lanpostuak hautatzeko epea iraganda, bidezkoa da lanpostua adjudikatzea interesdunaren eskaeraren arabera.

Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Lekualdatze lehiaketa egin ondotik, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan Analisi Klinikoetako barrutiko fakultatibo espezialista izateko lanpostu hutsa adjudikatzea izangai honi:

Barrutiko fakultatibo espezialista, Analisi Klinikoetakoa.

–O-NOZko lekualdatzea:

–Olite Ansoáin, Juana María, 64363 zenbakiko lanpostua, Nafarroako Ospitalegunean.

2. Izendatu diren lehiatzaileek 2019ko maiatzaren 15ean hartu beharko dute lanpostuaren jabetza. Egun horretan, behar bezala frogatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, lanpostuaz jabetzen ez direnek adjudikatu zaien lanpostuan aritzeko eskubide guztiak galduko dituzte.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

4. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Osasuneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta Foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.1.c) eta 126.3 artikuluetan xedatuarekin bat, eta Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariaren apirilaren 19ko 82/2016 Foru Aginduaren bidez egindako eskumenen eskuordetza erabiliz, behar diren ondorioetarako.

5. Ebazpen hau igortzea interesdunari, Nafarroako Ospitaleguneko Profesionalen Zuzendaritzari, Tuterako Osasun Barrutiko Profesionalen Zerbitzuari, Lizarrako Osasun Barrutiko Profesionalen Zerbitzuari eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Sarrerarako, Lanpostuak Betetzeko eta Barne Igoerarako Atalari, behar diren ondorioetarako.

Iruñean, 2019ko apirilaren 11n.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Óscar Moracho del Río.

Iragarkiaren kodea: F1905119