85. ALDIZKARIA - 2019ko maiatzaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANTZA

2019ko plantilla organikoaren aldaketa.
Hasierako onespena

Arantzako Udalak, 2019ko otsailaren 4an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa 2019ko plantilla organikoan, Jose Joaquin Urreta Arribillaga jaunak aurkeztutako mailaren osagarria eskaera dela eta.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta herritarrek eta interesdunek bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak egin ditzaten hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina.

Inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, plantilla organikoaren aldaketa behin betiko onetsitzat joko da, jendaurreko epea iragandakoan.

Arantzan, 2019ko apirilaren 11n.–Alkatea, Juan Miguel Almandoz Mitxelena.

Iragarkiaren kodea: L1905132