85. ALDIZKARIA - 2019ko maiatzaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANTSOAIN

1., 3., 4. eta 5. aldaketak 2019ko aurrekontuan. Behin betiko onespena

2019ko 52. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 15ean, 2019ko aurrekontuan 1/2019, 3/2019, 4/2019 eta 5/2019 aldaketak egiteko hasierako onespenaren erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontu-aldaketa horiek behin betiko onesten dira eta argitara ematen, behar diren ondorioak izan ditzaten; hori guztia, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluarekin bat (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

EXP 01/2019

Kreditu-gehigarria

Gastuen egoera-orria:

2. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak; hainbeste handitzen da: 18.719,49 euro.

  • Aurrekontu-aplikazioa: 1-2391-22603 Genero indarkeria prebenitzeko programak.

Finantzabidea: finantzabide lotetsia duten gastuetarako diruzaintzako gerakina.

EXP 03/2019

Kreditu berezia

Gastuen egoera-orria:

6. kapitulua.–Inbertsioak; hainbeste handitzen da: 80.000,00 euro.

  • Aurrekontu-aplikazioa: 1-1533-62201 zebra-bideak eta abiadura moteltzekoak.

Finantzabidea, diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako.

EXP 04/2019

Kreditu-gehigarria

Gastuen egoera-orria:

6. kapitulua.–Inbertsioak; 40.000,00 euro gehiago.

  • Aurrekontu-aplikazioa: 1-1650-62300 Argiteria publikoa berritzea.

Finantzabidea, diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako.

EXP 05/2019

Kreditu berezia

Gastuen egoera-orria:

6. kapitulua.–Inbertsioak; hainbeste handitzen da: 15.713,12 euro.

  • Aurrekontu-aplikazioa: 1-171-62201 Haurrendako parkeak zaharberritzea.

Finantzabidea, diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako.

Antsoainen, 2019ko apirilaren 8an.–Alkatea, Ander Andoni Oroz Casimiro.

Iragarkiaren kodea: L1904962