85. ALDIZKARIA - 2019ko maiatzaren 3a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

378E/2019 EBAZPENA, apirilaren 10ekoa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez lanpostu hutsak adjudikatzen baitira, merezimendu lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez, barrutiko fakultatibo espezialista izateko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan Kirurgia Pediatrikoko, Mikrobiologia eta Parasitologiako, Neurologiako eta Onkologia Medikoko espezialitateetan.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen abenduaren 5eko 1661E/2018 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen barrutiko fakultatibo espezialisten 140 lanpostu huts betetzeko, merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzurako. Deialdi hori 2018ko 245. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 21ekoan.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariaren otsailaren 13ko 340E/2019 Ebazpenaren bidez onetsi zen onartutako izangaien behin betiko zerrenda, besteak beste espezialitate hauetarako: Kirurgia Pediatrikoa, Mikrobiologia eta Parasitologia, Neurologia eta Onkologia Medikoa. Espezialitate horietako bakoitzean izangai bakarra onartu denez, deialdia egin duen organoak zuzenean aplikatzen du deialdiaren 8. oinarrian xedatutakoa, eta ez da beharrezkoa epaimahaia eratzea eta hark jarduketarik egitea.

Lanpostuak aukeratzeko epea bukatuta, bidezkoa da lanpostuak adjudikatzea interesdunek eskatutakoarekin bat.

Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Izangai hauei adjudikatzea, lekualdatze lehiaketaren bidez, lanpostu hutsak barrutiko fakultatibo espezialista izateko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan Kirurgia Pediatrikoko, Mikrobiologia eta Parasitologiako, Neurologiako eta Onkologia Medikoko espezialitateetan:

Barrutiko fakultatibo espezialista, Kirurgia Pediatrikokoa.

O-NOZeko lekualdatzea:

Bardaji Pascual, Carlos, lanpostu bat Nafarroako Ospitalegunean (62922 lanpostu zenbakia).

Barrutiko fakultatibo espezialista, Mikrobiologia eta Parasitologiakoa.

O-NOZeko lekualdatzea:

Garcia Irure, Jose Javier, lanpostu bat Nafarroako Ospitalegunean (63295 lanpostu zenbakia).

Barrutiko fakultatibo espezialista, Neurologiakoa.

O-NOZeko lekualdatzea:

Martin Bujanda, Maria, lanpostu bat Nafarroako Ospitalegunean (62876 lanpostu zenbakia).

Barrutiko fakultatibo espezialista, Onkologia Medikokoa.

O-NOZeko lekualdatzea:

Arrazubi Arrula, Virginia, lanpostu bat Nafarroako Ospitalegunean (68192 lanpostu zenbakia).

2. Izendatu diren lehiatzaileek 2019ko maiatzaren 15ean hartu beharko dute lanpostuaren jabetza. Egun horretan, behar bezala frogatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, lanpostuaz jabetzen ez direnek adjudikatu zaien lanpostuan aritzeko eskubide guztiak galduko dituzte.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

4. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Osasuneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta Foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.1.c) eta 126.3 artikuluetan xedatuarekin bat, eta Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariaren apirilaren 19ko 82/2016 Foru Aginduaren bidez egindako eskuordetza erabiliz.

5. Ebazpen hau igortzea interesdunei, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Nafarroako Ospitaleguneko Profesionalen Zuzendaritzari, Tuterako Osasun Barrutiko Profesionalen Zerbitzuari, Lizarrako Osasun Barrutiko Profesionalen Zerbitzuari eta Sarrerarako, Lanpostuak Betetzeko eta Barne Igoerarako Atalari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2019ko apirilaren 10ean.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Óscar Moracho del Río.

Iragarkiaren kodea: F1905080