85. ALDIZKARIA - 2019ko maiatzaren 3a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

552/2019 EBAZPENA, apirilaren 15ekoa, Toki Administrazioko zuzendari nagusiak emana, “Mendiorozko hobi septikoa berritzea” izeneko proiektua eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda behin betiko onesten dituena.

Toki Administrazioko zuzendari nagusiaren azaroaren 13ko 926/2018 Ebazpenaren bidez, jendaurrean jarri ziren aipatu proiektua eta proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda, hamabost egunez.

Epe hori alegaziorik aurkeztu gabe iragan denez, bidezkoa da proiektua behin betiko onestea.

Horrenbestez, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 20. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, eta Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen irailaren 21eko 78/2016 Foru Dekretuak esleitu dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Behin betiko onestea “Mendiorozko hobi septikoa berritzea” izeneko proiektua eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Lizoaingo Udaletxean argitaratzea. Orobat, iragarki bat argitaratuko da Nafarroako Foru Komunitateko egunkari batean.

3. Ebazpen hau Lizoaingo Udalari jakinaraziko zaio. Horrekin batera, adierazten da administrazio publikoek ez beste interesdun guztiek gora jotzeko errekurtsoa jar dezaketela, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariari zuzendua, honako hau jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean. Administrazio publikoek, berriz, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik bi hilabeteko epean, deusetan galarazi gabe horren aurretik Nafarroako Gobernuaren aurrean errekerimendua egitea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epeetan.

Iruñean, 2019ko apirilaren 15ean.–Toki Administrazioko Zuzendari Nagusia, Xabier Lasa Gorraiz.

Iragarkiaren kodea: F1905384