2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TAFALLA
Herri-lurretako aprobetxamenduak enkante publikoan
Xedea: ureztatzeko herri-lurretako lurzatien enkantea.
Adjudikatzeko modua: ahozko posturen bidezko enkante publikoa.
Lote kopurua: lau.
Errentamendu aldia: 2027ko maiatzaren 15a arte, oro har.
Behin-behineko fidantza: 50 euro, postura egiten den lote bakoitzeko.
Baldintza-agiria: interesdunen eskura dago Tafallako Udalaren Herritarren Arretarako Bulegoan, 8:00etatik 14:00etara, astelehenetik ostiralera, eta Udalaren web-orrian.
Enkantea egiteko eguna eta lekua: udaletxeko osoko bilkuren aretoan, 2019ko maiatzaren 20an, goizeko 9:00etan.
Tafallan, 2019ko apirilaren 12an.–Alkatea, Arturo Goldaracena Asa.
Iragarkiaren kodea: L1905244