79. ALDIZKARIA - 2019ko apirilaren 25a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2019ko apirilaren 10ean hartua, zeinaren bidez zuzentzen baita Nafarroako Gobernuak 2019ko martxoaren 20an hartutako Erabakian atzemandako akatsa, zeinak Nafarroako Administrazio Publikoen montepioetako klase pasiboen pentsioak eguneratu baitzituen 2019. urterako.

Nafarroako Gobernuak 2019ko martxoaren 20an hartutako Erabakiaren beraz, Nafarroako Administrazio Publikoen montepioetako klase pasiboen pentsioak eguneratu ziren 2019. urterako.

Ikusi da akatsa dagoela Erabakiaren 5. eta 6. puntuetan, zeinak hauek zehazten baitituzte: batetik, martxoaren 5eko 10/2003 Foru Legearen babesetik aparte Nafarroako Foru Diputazioko Erretiro eta Pentsio Kutxan eta Nafarroako Udal Funtzionarioen Montepioetan sartuta dauden funtzionarioei dagokienez, haien eskubide pasiboetan eragina duten ordainsari kontzeptuen zenbatekoak; eta, bestetik, 1981eko azaroaren 16ko Erabakian ezarritako araubide juridikoari loturiko osasun arloko udal langileen eskubide pasiboak kalkulatzeko kontuan izan behar diren ordainketa kontzeptuak, ezertan galarazi gabe Nafarroako Osasun Eskualdeei buruzko azaroaren 13ko 22/1985 Foru Legearen laugarren xedapen iragankorrean dauden kasuetarako aplikagarri gerta daitezkeen gainerako kontzeptuak. Izan ere, kontzeptu horiei ez zaie aplikatu, 2018koen gainean, KPIaren urtetik urterako aldaketa portzentuala, 2017ko abendutik hasi eta 2018ko azarora arteko hilabete guztiena, 2018an ehuneko 1,7koa izan zena. Hau da, horiek ehuneko 1,6ko igoera orokorrarekin kalkulatu dira, kontuan hartu gabe ehuneko 0,1eko urterik urterako aldaketa portzentual hori. Horrenbestez, zuzendu egin behar da kontuan hartuz bere lehenengo artikuluan ezarri duena abenduaren 28ko 28/2018 Errege Dekretuak (Pentsio publikoen balioa handitzeko eta gizarte, lan eta enpleguaren arloan premiazko beste neurriak hartzekoak), bai eta abenduaren 24ko 27/2018 Foru Legeak (2019rako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzkoak) ezarritakoa ere.

Horiek horrela, Nafarroako Gobernuak, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariak proposatuta,

ERABAKITZEN DU:

1. Zuzentzea Nafarroako Gobernuak 2019ko martxoaren 20an hartutako Erabakian atzemandako akatsa, honela:

Erabakiaren 5. puntuan:

Honako hau dioen tokian:

5. Martxoaren 5eko 10/2003 Foru Legearen babesetik aparte Nafarroako Foru Diputazioko Erretiro eta Pentsio Kutxan eta Nafarroako Udal Funtzionarioen Montepioetan sartuta dauden funtzionarioei dagokienez, haien eskubide pasiboetan eragina duten ordainsari kontzeptuen zenbatekoak honako hauek izanen dira 2019. urterako:

MAILA

SOLDATA

BIZITZA GAR. PLUSA

1

13.486,01

9.959,65

2

11.094,23

9.448,79

3

9.876,28

9.189,02

4

9.387,05

9.084,92

5

8.974,51

8.997,04

6

8.594,45

8.915,67

7

8.234,22

9.043,07

8

7.983,14

9.324,94

9

7.619,67

9.247,23

10

7.405,67

9.032,26

11

7.213,03

8.919,59

12

6.799,27

8.675,29

13

6.517,12

8.536,98

14

6.002,38

8.274,33

15

5.528,38

7.895,51

16

5.239,32

7.725,29

17

4.761,56

7.555,40

Honako hau behar du:

5. Martxoaren 5eko 10/2003 Foru Legearen babesetik aparte Nafarroako Foru Diputazioko Erretiro eta Pentsio Kutxan eta Nafarroako Udal Funtzionarioen Montepioetan sartuta dauden funtzionarioei dagokienez, haien eskubide pasiboetan eragina duten ordainsari kontzeptuen zenbatekoak honako hauek izanen dira 2019. urterako:

MAILA

SOLDATA

BIZITZA GAR. PLUSA

1

13.499,49

9.969,61

2

11.105,33

9.458,24

3

9.886,16

9.198,20

4

9.396,44

9.094,00

5

8.983,48

9.006,04

6

8.603,04

8.924,59

7

8.242,45

9.050,11

8

7.991,12

9.334,27

9

7.627,29

9.256,47

10

7.413,08

9.041,29

11

7.220,24

8.928,51

12

6.806,06

8.683,97

13

6.523,63

8.545,52

14

6.008,38

8.282,60

15

5.533,91

7.903,40

16

5.244,56

7.733,01

17

4.766,32

7.562,96

Erabakiaren 6. puntuan:

Honako hau dioen tokian:

6. 1981eko azaroaren 16ko Erabakian ezarritako araubide juridikoari loturiko osasun arloko udal langileen eskubide pasiboak kalkulatzeko kontuan izan behar diren ordainketa kontzeptuak ondoko hauek dira 2019. urterako, ezertan galarazi gabe Nafarroako Osasun Eskualdeei buruzko azaroaren 13ko 22/1985 Foru Legearen laugarren xedapen iragankorrean dauden kasuetarako aplikagarri gerta daitezkeen gainerako kontzeptuak:

a) Medikuak, farmazialariak eta albaitariak:

SOLDATA

FAKULTATIBOAREN LANPOSTUA

8.426,28

5.506,76

b) Osasun laguntzaile teknikoak:

SOLDATA

FAKULTATIBOAREN LANPOSTUA

4.870,06

4.405,75

Honako hau behar du:

6. 1981eko azaroaren 16ko Erabakian ezarritako araubide juridikoari loturiko osasun arloko udal langileen eskubide pasiboak kalkulatzeko kontuan izan behar diren ordainketa kontzeptuak ondoko hauek dira 2019. urterako, ezertan galarazi gabe Nafarroako Osasun Eskualdeei buruzko azaroaren 13ko 22/1985 Foru Legearen laugarren xedapen iragankorrean dauden kasuetarako aplikagarri gerta daitezkeen gainerako kontzeptuak:

a) Medikuak, farmazialariak eta albaitariak:

SOLDATA

FAKULTATIBOAREN LANPOSTUA

8.434,70

5.512,27

b) Osasun laguntzaile teknikoak:

SOLDATA

FAKULTATIBOAREN LANPOSTUA

4.874,93

4.410,16

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

3. Erabaki hau igortzea Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Gizarte Prestazioen Zerbitzura.

Iruñean, 2019ko apirilaren 10ean.–Nafarroako Gobernuko kontseilari idazkaria, María José Beaumont Aristu.

Iragarkiaren kodea: F1905123