2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARRUAZU
Bake epaile titularraren kargua hutsik
Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoa eta Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamendua betez, udalerri honetako bake epaile titularraren eta haren ordezkoaren kargu hutsak betetzeko deialdi publikoa iragartzen da. Interesdunek hamabost egun balioduneko epea izanen dute, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, eskabideak udal bulegoetan aurkezteko.
Uharte Arakilen, 2019ko apirilaren 1ean.–Alkate udalburua, Peio Betelu Gamboa.
Iragarkiaren kodea: L1904580