69. ALDIZKARIA - 2019ko apirilaren 9a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

NAFARROAKO JUSTIZIA AUZITEGI NAGUSIA ADMINISTRAZIOAREKIKO AUZIEN SALA

77/2018 prozedura arrunta

Fabiola Llorente Llorente, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salako Justizia Administrazioaren letradua.

Aditzera ematen dut: 77/2018 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan 403/2018 epaia eman dela 2018ko abenduaren 7an eta irmo geratu dela. Hona hemen haren idazpurua eta epaitza, hitzez hitz:

403/2018 epaia.

Lehendakaria: Francisco Javier Pueyo Calleja.–Magistratuak: Raquel H. Reyes Martínez.–Antonio Sánchez Ibáñez.

Iruñean, 2018ko abenduaren 7an.

Ikusirik Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak, aipatutako magistratuek osatuak, aztertu egin dituela 77/2018 administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren autoak. Errekurtso hori Erretzeari uzten laguntzeko farmazia prestazioa jasotzeko baldintzak ezartzen dituen abenduaren 13ko 111/2017 Foru Dekretuaren 2.2 artikuluaren kontra paratu zen; hartan, Estatuko Administrazio Orokorra izan da alderdi demandatzailea, Estatuaren abokatuak ordezkatua eta defendatua, eta Nafarroako Foru Komunitatea demandatua, bere aholkulari juridiko-legelariak ordezkatua eta defendatua.

Epaitza:

Baietsirik Estatuaren abokatuak Estatuko Administrazioa legez ordezkatuz jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Erretzeari uzten laguntzeko farmazia prestazioa jasotzeko baldintzak ezartzen dituen abenduaren 13ko 111/2017 Foru Dekretuaren 2.2 artikuluaren aurkakoa, 103/2016 Foru Dekretuaren 2.2 artikuluaren erabateko deuseztasuna deklaratu behar dugu. Hori guztia alderdietako inori prozesuko kostuak berariaz ezarri gabe.

Epaia irmoa izanda, Lege jurisdikzionalaren 72.2 artikuluan ezarritakoa betez, behar diren baliabideak jarriko dira epai hau, lehenbailehen, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Jakinaraz bedi ebazpen judizial hau Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 248. artikuluak xedatzen duenari jarraituz, eta aditzera ematen da kasazio-errekurtsoa soilik jar daitekeela haren aurka, dagokion Salari zuzendua, bakar-bakarrik kasazio-interes objektiboko kasuren bat badago tartean eta ezarritako legezko baldintzak betez, hori guztia Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioari buruzko Legearen 86. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoarekin bat (uztailaren 21eko 7/2015 Lege Organikoak emandako testuaren arabera).

Errekurtso hori Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Sala honi zuzenduta prestatu beharko da, epai hau jakinarazi eta hogeita hamar eguneko epean.

Alderdiei aditzera ematen zaie ezen, edozein kasutan, eta aurkezten diren kasazio-errekurtso guztietan, kasuan kasuko kasazio-errekurtsoari buruzko idazki guztiek bat etorri beharko dutela, aitzakiarik gabe, Auzitegi Goreneko Gobernu Salak 2016-4-21ean hartutako Erabakiaren bidez eta Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusi honek 2016-6-27an hartutako Erabakiaren bidez onetsi diren baldintza eta betebehar estrintsekoekin.

Erabaki horiek ikusgai daude Justizia Auzitegi Nagusi honen iragarki-taulan, eta argitaratuta, orobat, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren web-orrian (www.poderjudicial.es), jendaurrean egon daitezen eta orok jakin ditzan.

Beraz, epai honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dugu.

Eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 72.2 eta 107.2 artikuluetan ezarritakoari jarraituz, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2019ko martxoaren 13an.–Administrazioarekiko Auzien Salako Justizia Administrazioaren letradua, Fabiola Llorente Llorente.

Iragarkiaren kodea: J1903698