69. ALDIZKARIA - 2019ko apirilaren 9a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

NAFARROAKO JUSTIZIA AUZITEGI NAGUSIA

Bake epaileen izendapena

Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Gobernu Salak 2019ko martxoaren 4ko bilkuran hartutako erabakiak, bake epaileak izendatzeari buruzkoak.

Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 101. artikulutik 103.era artekoetan xedatutakoari jarraikiz, bai eta Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/95 Erregelamenduan haiekin bat datozenetan xedatutakoari jarraikiz ere, kargu hutsak betetzeko deialdia egin ondoren, Gobernu Salak erabaki du honako epaitegi hauetako bake epaile titularrak eta ordezkoak izendatzea, guztiak udalek hautatu baitituzte osoko bilkuretan:

Hirugarrena.–Ergoieneko Bake Epaitegia: Andoni Berastegi Iriarte jauna, ordezko bake epaile.

Laugarrena.–Ukarko Bake Epaitegia: Jesús María Cía Erviti andrea, bake epaile titular.

Bosgarrena.–Zabaltzako Bake Epaitegia: Ana Carmen Ruiz Sasqueta andrea eta Maider Rezusta Ruiz andrea, bake epaile titular eta ordezko bake epaile, hurrenez hurren.

Seigarrena.–Mendazako Bake Epaitegia: María Elena Carlos Carlos andrea, bake epaile titular.

Zazpigarrena.–Mirafuentesko Bake Epaitegia: Sara Amaya Chasco Ganuza andrea, bake epaile titular.

Zortzigarrena.–Nazarko Bake Epaitegia: Ana Belén Ibarrola Piérola andrea, bake epaile titular.

Bederatzigarrena.–Okoko Bake Epaitegia: Ainara Del Corro García andrea, bake epaile titular.

Hamargarrena.–Allingo Bake Epaitegia: María Concepción Sanz Lara andrea eta Javier Rodríguez Sanz jauna, bake epaile titular eta ordezko bake epaile, hurrenez hurren.

Hamaikagarrena.–Lodosako Bake Epaitegia: María Inmaculada Ucar Esteban andrea, ordezko epaile titular.

Hamabigarrena.–Berbintzanako Bake Epaitegia: José Fernando Chocarro Chocarro jauna, bake epaile titular.

Hamahirugarrena.–Garraldako Bake Epaitegia: Miguel Ángel Lerindegui Lerindegui jauna eta Migel Ángel Iriate Goikoa jauna, bake epaile titular eta ordezko bake epaile, hurrenez hurren.

Hamalaugarrena.–Gazteluberriko Bake Epaitegia: Miguel Angel Cabodevilla Mendive jauna, bake epaile titular.

Hamabosgarrena.–Uharteko Bake Epaitegia: José Ramón Moratinos Olorón jauna eta Fernando Villanueva Díez de Ulzurrun jauna, bake epaile titular eta ordezko bake epaile, hurrenez hurren.

Izendatzeko erabaki horien aurka, Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/95 Erregelamenduaren 12. artikuluan eta horrekin bat datozenetan eta Auzitegietako Gobernu Organoei buruzko 1/2000 Erregelamenduaren 14. artikuluan xedatutakoarekin bat, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiari zuzendua, hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeak ezartzen dituen arrazoiengatik eta moduetan.

Iruñean, 2019ko martxoaren 4an.–Gobernu idazkaria, Francisco Javier Isasi Barbier.

Iragarkiaren kodea: J1903470