69. ALDIZKARIA - 2019ko apirilaren 9a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Erreferentzia: 2018-EXT-28

2018ko abenduaren 21ean, ofizioz hasi zen aprobetxamendurako eskubidea azkentzeko espedientea, jarraian azaltzen diren ezaugarriak dituena, epeak ez betetzeagatik.

Ezaugarriak:

Transferentziaren eskatzailea: Fermín Ollo Azcona, M.ª Isabel Ollo Azcona, M.ª Antonia Ollo Azcona.

Lehendabiziko titularra: Claudio Ollo Irurzun.

Ibilgua: Fuente Abajo iturburua.

Udalerria: Ollaran (Nafarroa).

Eskubidearen titulua: Ebroko Konfederazio Hidrografikoaren ebazpenak, bat 1975eko uztailaren 16koa, eta beste bat 2007ko ekainaren 12koa, transferentziako behin-behineko inskripzioa onesten duena.

Inskripzioaren datuak: Ur Erregistroko A atala, 52. liburukia, 193. orria / Ur Publikoen Aprobetxamenduen Liburuaren 62.039 zena.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Konfederazio Hidrografikoan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñean egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2019ko otsailaren 28an.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E1903690