69. ALDIZKARIA - 2019ko apirilaren 9a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2018-P-1184

María José Cía Carrillo de Albornozek honako datu eta ezaugarri hauek dituen lur azpiko ur publikoen aprobetxamendua eskatu du:

Aprobetxamendua 6 metroko sakonera duen putzu bat da, Ebro ibaiaren ezkerraldean, polizia-eremutik kanpo, El Olivar de Arriba alderdian (5. poligonoa, 475. lurzatia). Ura jasotzeko ekipoa motoponpa bat izanen da, 66,7 ZP-koa, 75 l/s-ko uneko emariarekin. Ura 6,719 hektareako zainzuri-lursail bat tantakako sistemaz ureztatzeko erabiliko da, Milagroko udal-mugarteko (Nafarroa) 5. poligonoko 474 A, 475., 476. eta 478. lurzatietan. Urtean 32.520 m³-ko ur bolumena hartuko da guztira, eta batez besteko emari baliokidea 4,492 l/s-koa izanen da kontsumo handieneko hilean.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Konfederazio Hidrografikoan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñeko bulegoan egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2019ko otsailaren 20an.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E1903609