69. ALDIZKARIA - 2019ko apirilaren 9a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2017-P-1192

Jesús Ángel Goñi Mauleónek eta María Cristina Aoiz Echeverríak eskatu dute beren titularitateko ur aprobetxamendu baten ezaugarriak aldatzea; aprobetxamendua Ebro ibaiaren arroaren Ur Erregistroan inskribatuta dago, A atalean, 75. liburukian, 183. orrian, eta haren datuak www.chebro.es webgunean kontsultatu daitezke. Aldaketaren xedea da ibilguko harguneari uko egitea eta berri bat jartzea, 3. poligonoko 128. lurzatian, Mendazako udal-mugartean (Nafarroa) dagoen putzu batetik ura hartzeko; horrez gain, eremu ureztagarria 0,23 hektarea txikiagoa izanen da, 2. poligonoko 204. lurzatia kendu, eta 3. poligonoko 89., 109., 110. eta 123. lurzatiak gehituko baitira, eta, hortaz, 5,03 hektarea ureztatuko dira aurrerantzean, Mendazako udal-mugartean; horrez gain, urteko gehieneko bolumena 1.200 m³ gutxituko da (aurrerantzean 2.400 m³-koa izanen da), eta batez besteko ur emari baliokidea ere 0,151 l/s gutxituko da kontsumo handieneko hilabetean, aurrerantzean 0,185 l/s-koa izateko. Inskribatutako aprobetxamenduaren gainerako ezaugarriak ez dira aldatuko. Hargunerako lanetan 0,254 metroko diametroko eta 180 metroko sakonerako putzu bat eginen da; behar den ur-emaria 7,5 ZP-ko potentzia duen elektroponpa baten bidez aterako da, eta uneko emaria gehienez ere 2 l/s-koa izanen da.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Konfederazio Hidrografikoan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñeko bulegoan egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2019ko otsailaren 20an.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E1903604