69. ALDIZKARIA - 2019ko apirilaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

2019ko aurrekontuan aldaketak egiteko hirugarren espedientea. Hasierako onespena

Zizur Nagusiko Udalak, 2019ko martxoaren 28an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen kreditu bereziaren bidezko aldaketak Zizur Nagusiko Udalaren 2019ko aurrekontuan.

Espedientea Idazkaritzan egongo da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Zizur Nagusian, 2019ko apirilaren 1ean.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L1904406