69. ALDIZKARIA - 2019ko apirilaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

Laburpena: deialdia, kirol amateurrerako dirulaguntzena. Norgehiagokako araubideari jarraikiz emanen dira, 2019. urtean kirol ekitaldiak antolatzeko eta txapelketa nazionalen eta nazioartekoen azken faseetan parte hartzeko.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3b eta 20.8a artikuluetan ezarritakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; horren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index), DDBN (identifikazioa): 446533.

A) Onuradunak: kirol talde eta elkarteak, kirol klubak, kirol sozietateak eta/edo irabazi-asmorik gabeko pertsona juridikoak, legez eratuak eta kasuan kasuko erregistroan inskribatuak daudenak. Helbide soziala eta fiskala Tafallan izan behar dute, eta dirulaguntza zer kirol jardueratarako eskatzen den, jarduera hori egina izan 2019. urtean.

B) Xedea: dirulaguntzak ematea, kirol ekitaldiak antolatzeko eta txapelketa nazionalen eta nazioartekoen azken faseetan parte hartzeko.

C) Oinarri arautzaileak: 2017ko 174. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, irailaren 8koan, eta Tafallako Udaleko Bulego Bakarrean (Nafarroa plaza 5, 31300 Tafalla) edo www.tafalla.es web-orrian.

D) Zenbatekoa: 10.000 euro.

E) Eskaerak aurkezteko epea: 15 egun natural, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

F) Dirulaguntzaren organo kudeatzailea: Tafallako Udaleko Kirol Alorra.

Tafallan, 2019ko martxoaren 27an.–Alkatea, Arturo Goldaracena Asa.

Iragarkiaren kodea: L1904280