69. ALDIZKARIA - 2019ko apirilaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

RIBAFORADA

7/2019, 8/2019, 9/2019 eta 10/2019 aurrekontu-aldaketak.
Hasierako onespena

Ribaforadako Udalak, 2019ko martxoaren 27an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 7/2019, 8/2019, 9/2019 eta 10/2019 aurrekontu-aldaketak, lehenengo hiruak kreditu-gehigarriei buruzkoak eta azkena kreditu bereziari buruzkoa; aipatu aldaketak egiten dira Ribaforadako Udalaren aurrekontuan, 2019ko aurrekontu orokor eta bakarrean dagoena.

Jendaurrean jartzen da hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedienteak aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Erreklamaziorik ez bada, aurrekontuko aldaketak behin betiko onetsitzat joko dira, jendaurreko epea amaitutakoan.

Ribaforadan, 2019ko martxoren 29an.–Alkatea, Jesús María Rodríguez Gómez.

Iragarkiaren kodea: L1904323