69. ALDIZKARIA - 2019ko apirilaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

Xehetasun-azterketa, 2. poligonoko 10. eta 12. lurzatietan. Hasierako onespena

Noain Elortzibarko Udaleko alkate udalburuak, 2019ko martxoaren 25eko Ebazpenaren bidez, honako hau erabaki du:

1. Hasiera batean onestea Noaingo 2. poligonoko 10. eta 12. lurzatien xehetasun-azterketa - Noaingo Errege kalea 62 eta Jakako errepidea 6. Noaingo Errege kaleko 62ko jabeen elkarteak eta Jakako errepideko 6ko jabeen elkarteak sustatu dute.

2. Uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan ezarritakoari jarraikiz (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina), espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Foru Komunitatean editatzen diren egunkarietan argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

3. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezko bada.

4. Hasierako onespena jakinaraztea Noaingo Errege kaleko 62ko jabeen elkarteari, Jakako errepideko 6ko jabeen elkarteari, eta lurzati mugakideei, 2/11, 2/125, 2/13, 2/123.

5. Iruñerriko Zerbitzuen Mankomunitateari - Uren Mankomunitateari txostena eskatzea.

Noain Elortzibarren, 2019ko martxoaren 25ean.–Alkate udalburua. Alberto Ilundáin Avellaneda.

Iragarkiaren kodea: L1904286