69. ALDIZKARIA - 2019ko apirilaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

Dirulaguntza, garapen bidean diren herrialdeekin lankidetza proiektuak aurrera eramateko (2018. urtea)

Noain Elortzibarko Udalak, 2018ko urriaren 3ko Alkatetzaren ebazpenaren bidez, Garapen bidean diren herrialdeekin lankidetza proiektuak egiteko dirulaguntzen 2018ko deialdi publikoa onetsi zuen (2018ko 217. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, azaroaren 9an; DDBN (identifikazioa): 420217). Deialdi horren 8. oinarrian ezarriarekin bat, aditzera ematen da honako erabaki hau hartu dela, 2018ko abenduaren 21eko Alkatetzaren ebazpenaren bidez:

1. “Dirulaguntzak, Hirugarren Munduari laguntzeko inbertsioetarako” izeneko 0-2391-7820000 partidaren kargura (aurrekontu-izendapena: 35.000,00 euro), honako laguntza hauek eman dira:

A) Onartutako proiektuak:

A.1.–Diruz lagundutako proiektuak, 2018ko deialdia.

1.–Vicente Ferrer fundazioa.

9. proiektua: “Etxebizitza eta saneamendua izateko eskubidea, generoaren ikuspegitik, familia zaurgarri eta landatarrentzat. Anantapur (India)”.

Balorazioa: 74 puntu.

Eskatzen den dirulaguntza: 4.000 euro.

Onartutako dirulaguntza: 4.000 euro

2.–Mugarik gabeko haurtzaroa.

15. proiektua: “Haurren elikadura-segurtasuna eta nutrizioa, Maradiko (Niger) emakume talde baten ahalduntzearen bitartez”.

Balorazioa: 73 puntu.

Eskatzen den dirulaguntza: 3.879,88 euro.

Onartutako dirulaguntza: 3.879,88 euro.

3.–RODE fundazioa (Fundación de estudios y actividades de interés RODE).

7. proiektua: “Eguzki-energia baliatuz, edateko urez hornitzea Ouro (Boli Kostaren hego-mendebaldea)”.

Balorazioa: 71 puntu.

Eskatzen den dirulaguntza: 4.000 euro.

Onartutako dirulaguntza: 4.000 euro.

4.–Medicus Mundi Nafarroa-Aragoi-Madril.

2. proiektua: “Osasun arretaren kalitatea hobetzea, Nembako Barrutiko Ospitalean. Ruanda”.

Balorazioa: 65 puntu.

Eskatzen den dirulaguntza: 4.000 euro.

Onartutako dirulaguntza: 4.000 euro.

5.–Asociación Nuevos Caminos elkartea.

5. proiektua: “Sabana Yegua izeneko herriko landa komunitateetan komunak egitea, oinarrizko saneamendurako (Azua, Dominikar Errepublika)”.

Balorazioa: 61 puntu.

Eskatzen den dirulaguntza: 4.000 euro.

Onartutako dirulaguntza: 4.000 euro.

6.–Ekologistak Martxan Iruña - Anat Lane.

14. proiektua: “Emakume berrituak: landa eremuko emakumearen eta hirira migratzen duen emakumearen garapen integrala. San Cristobal de las Casas, Chiapas, Mexiko”.

Balorazioa: 60 puntu.

Eskatzen den dirulaguntza: 3.800,00 euro.

Onartutako dirulaguntza: 3.800,00 euro.

7.–Asociación benéfica cultural La Esperanza ongintzako kultur elkartea.

1. proiektua: “Saneamendu egokia bermatzea muturreko pobrezia egoeran bizi diren familientzat. Tierra Solidaria, Lábrea-Amazonas (Brasil)”.

Balorazioa: 56 puntu.

Eskatzen den dirulaguntza: 4.000,00 euro.

Onartutako dirulaguntza: 4.000,00 euro.

8.–Juan Bonal fundazioa.

11. proiektua: “Arreta osoa desgaitasuna duten haurrei, Manilako Elsie Gaches zentroaren bidez (Filipinak)”.

Balorazioa: 55 puntu.

Eskatzen den dirulaguntza: 4.000,00 euro.

Onartutako dirulaguntza: 4.000,00 euro.

9.–Fabre fundazioa.

3. proiektua: “Gizartea pobretzen duten GIB/IHESaren eta haur eta emakumeen muturreko pobreziaren aurkako borroka, kalitatezko tratamendu medikuaren bidez, bai eta ere infekzio berriak saihesteko edoskitze artifizialaren eta osasun hezkuntzaren bidez (Dioulabougou auzoa, Yamoussoukro, Boli Kosta)”.

Balorazioa: 52 puntu.

Eskatzen den dirulaguntza: 4.000,00 euro.

Onartutako dirulaguntza: 3.320,12 euro.

A.1.–Erreserban gelditu diren proiektuak, 2018ko deialdia (aurrekontuan behar beste diru ez dagoelako).

10.–Actua S. XXI

4. proiektua: “Eskola osasuna: lehen haurtzaroan hezkuntza eta nutrizio garapenerako estrategia (eskolaurrekoa, Quetzaltenango, Guatemala)”.

Balorazioa: 51 puntu.

Eskatzen den dirulaguntza: 1.783,25 euro.

11.–Mugarik Gabe Nafarroa.

13.A proiektua: “Nekazaritza Alternatiboan bizimodu aukerak handitzea landa eremuetako eta komunitate indigenetako emakumeei. Guatemala”.

Balorazioa: 50 puntu.

Eskatzen den dirulaguntza: 4.000,00 euro.

Laguntzak 2019ko otsailaren 11n jaso zituzten entitate onuradunek.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Noain Elortzibarren, 2019ko otsailaren 21ean.–Alkate udalburua, Alberto Ilundain Avellaneda.

Iragarkiaren kodea: L1902632