69. ALDIZKARIA - 2019ko apirilaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURCHANTE

Hiri-jarduketarako plan berezia “Murchanteko hiri-lurzoru finkatuan determinazio xehatuak birdoitzeko”. Hasierako onespena

Alkatetzak, 2019ko martxoaren 28an eman ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zen hiri-jarduketarako plan berezia “Murchanteko hiri-lurzoru finkatuan determinazio xehatuak birdoitzeko”, 2019ko martxokoa. DeUrbanek eta Mari Trini Sanz Serrano arkitekto teknikoak idatzi dute eta Murchanteko Udalak sustatu du.

Uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuak onetsitako Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 72. artikuluarekin bat, espedientea jendaurrean jartzen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Interesdun orok espedientea aztertzen ahalko du Udalaren bulegoetan aipatu epean, jendea hartzeko ordutegian, baita egoki jotzen diren iradokizun eta alegazioak aurkeztu ere.

Murchanten, 2019ko martxoaren 28an.–Alkatea, Tomás Aguado Martínez.

Iragarkiaren kodea: L1904366