69. ALDIZKARIA - 2019ko apirilaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUNBERRI

Xehetasun-azterketa, 4. poligonoko 839. eta 911. lurzatietan. Hasierako onespena

Irunberriko Udalak, 2019ko martxoaren 27an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen xehetasun-azterketa, Irunberriko 4. poligonoko 839. eta 911. lurzatietan, Eliezer Redinek sustaturik.

Uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezko bada.

Irunberrin, 2019ko martxoaren 28an.–Alkatea, Rocío Monclús
Manjón.

Iragarkiaren kodea: L1904325