69. ALDIZKARIA - 2019ko apirilaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LORKA

Ordenantza, eremu publikoa kartelekin okupatzea arautzen duena. Hasierako onespena

Lorkako Kontzejuko Kudeaketa Batzordeak, 2019ko otsailaren 4ko osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Eremu publikoa kartelekin okupatzea arautzen duen udal ordenantzaren aldaketa.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua oso-osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Lorkan, 2019ko otsailaren 4an.–Kudeaketa Batzordeko burua, Juan María Pantoja Montero.

Iragarkiaren kodea: L1904261