69. ALDIZKARIA - 2019ko apirilaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LODOSA

Xehetasun-azterketa U.C.–11 unitatean, 3. poligonoko 234.etik 239.era bitarteko lurzatietan. Hasierako onespena

Alkatetzak martxoaren 20an emandako 36/2019 Dekretuaren bidez, hasiera batean onetsi da xehetasun-azterketa, eragiten diona honako hauek osatutako etxe-sailari: Lodosako (Nafarroa) Diputazioa etorbideko 11, San Blas kaleko 3 eta 1, eta Foruen kaleko 2, 4 eta 6; (3. poligonoko 234., 235., 236., 237., 238. eta 239. lurzatiak, hurrenez hurren). Renato Alegría Moracho arkitektoak prestatu du 2019ko otsaileko datarekin, eta ez du elkargoaren ikus-onespenik (Lodosako Udalean 631 sarrera-zenbakia du, 2019-03-08koa). Sustatzailea San Blas kaleko 1eko jabeen erkidegoa da, eta haren xedea da etxe-saileko patioko barneko lerrokadurak aldatzea, oztopo arkitektonikoak kentzeko, igogailua ezartzea eta atalondoko desnibela kentzea, San Blas kaleko 1arekiko, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluak 72.ari dagokionez dioenarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina). Ebazpen horren berri ematen zaio sustatzaileari (San Blas kaleko 1eko jabeen erkidegoa; 3. poligonoko 236. lurzatia) eta zuzenean ukitutako gainerako interesdunei (3. poligonoko 234.etik 239.era bitarteko lurzatietako hiri-unitateen titularrak); halaber, agiria eta espedientea, erregelamenduari jarraikiz, jendaurrean jartzen dira hogei eguneko epean, horretarako iragarki-taulan argitaratuz, bai eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Diario de Navarran eta Diario de Noticiasen ere, Osoko Bilkurak behin betiko onetsi aurretik, hori bidezkoa bada.

Lodosan, 2019ko martxoaren 20an.–Alkatea, Pablo Azcona Molinet.

Iragarkiaren kodea: L1904313