69. ALDIZKARIA - 2019ko apirilaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TXULAPAIN

Udalkideen ordainsariak

Txulapaingo Udalak, 2019ko martxoaren 29an egindako osoko bilkuran, honako erabaki hau onetsi zuen, hautetsien ordainsariei buruzkoa:

Lehenbizikoa.–Alkateari eta zinegotziei, osoko bilkuretara eta batzordeetara joateagatik, 219,99 euro emanen zaie bilkura bakoitzeko, eta gehienez ere 1.319,91 euro urtean. Zenbateko horri PFEZari dagozkion atxikipenak aplikatuko zaizkio (%2).

Bigarrena.–Alkateak eskubidea du kalte-ordainak eskuratzeko karguak ekarritako benetako gastuen ordainetan, Nafarroako administrazio publikoetako langileentzat urtero ordainsari arloetan ezartzen diren baldintza eta zenbatekoen arabera, baldin eta gastu horiek behar bezala baimentzen eta justifikatzen badira.

Hirugarrena.–Erabaki honek atzerako eragina izanen du, 2019ko otsailaren 28tik aurrera.

Laugarrena.–Erabaki hau argitaratuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalbatzaren iragarki-taulan, hala betez Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 75.5 artikulua.

Markalainen (Txulapain), 2019ko apirilaren 1ean.–Alkatea, Pablo Rota Arrieta.

Iragarkiaren kodea: L1904398