69. ALDIZKARIA - 2019ko apirilaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TXULAPAIN

Baso-aprobetxamenduaren enkante publikoa

Txulapaingo Udalak, behar bezala baimendurik, gutun-azal itxien bidezko enkante publikoa eginen du, baso-aprobetxamendu hauek adjudikatzeko:

–Mendia: San Urbano aldea, Bagadiko lepoa. Bolumena, guztira, 4.183 m³. Hasierako prezioa 104.525 euro da, BEZa kanpo. Larizio pinua da.

Proposamenen aurkezpena: proposamenak Txulapaingo Udaleko Erregistroan edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 39/2015 Legean ezartzen diren moduetako edozein erabiliz aurkeztuko dira, 15 egun naturaleko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita (15:00ak arte).

Proposamenak irekitzea: Udaleko iragarki-taulan eta Nafarroako Kontratazioaren Atarian argitaratuko da proposamen ekonomikoak jendaurrean irekitzeko tokia, data eta ordua, gutxienez ere 72 ordu lehenago.

Baldintza teknikoak eta baldintza ekonomiko-administratiboen agiria Txulapaingo Udaleko Idazkaritzan eta Nafarroako Kontratazioaren Atarian daude.

Markalainen (Txulapain), 2019ko apirilaren 1ean.–Alkatea, Pablo Rota Arrieta.

Iragarkiaren kodea: L1904376