69. ALDIZKARIA - 2019ko apirilaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CÁRCAR

Balorazio txostenaren berrikuspen proiektua. Jendaurrean jartzea

Carcarko Udalak, 2018ko azaroaren 22an egin osoko bilkuran, erabaki zuen aldeko txostena ematea Carcarko udal-mugarteko balorazio txostenaren berrikuspen-proiektuari eta Udalaren ordezkari izendatzea Batzorde Mistoan ondoko hauek: Teresa Insausti Sola, Eduardo Sanz Arróniz eta Pedro José Marín Ezcaray.

Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroari eta Katastroei buruzko azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.4 artikuluan ezarritakoarekin bat, balorazio txostenaren proiektua jendaurrean egonen da 20 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Jendaurrean egoteko epe horretan, balorazio txostenaren proiektua interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan, bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Carcarren, 2019ko apirilaren 1ean.–Alkatea, M.ª Teresa Insausti Sola.

Iragarkiaren kodea: L1904417