69. ALDIZKARIA - 2019ko apirilaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CAPARROSO

Xehetasun-azterketa, 9. poligonoko 1183-1195 bitarteko lurzatietan (UEI-1.1 ekonomia-jardueren poligonoko 2.1-2.13 bitarteko lurzatiak). Hasierako onespena

Alkatetzak, 2019ko martxoaren 29an emandako 73. Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zen xehetasun-azterketa, 9. poligonoko 1183- 1195 bitarteko lurzatietan (UEI-1.1 ekonomia-jardueren poligonoko 2.1-2.13 bitarteko lurzatiak), Navarra de Suelo y Vivienda SAk sustatua (Nasuvinsa), aurkeztu duten proiektuaren arabera. Azterketaren helburua da azalerak, lerrokadurak, bolumenak eta eremu libreak berrantolatzea, ezarpen berrietarako tokia egon dadin.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74.b) artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Epe horretan espedientea ikusgai egonen da Udal honetako Idazkaritzaren bulegoetan, jendea hartzeko orduetan, astelehenetik ostiralera arte, 10:00etatik 13:30era.

Caparroson, 2019ko martxoaren 29an.–Alkatea, Aquilino Jiménez Pascual.

Iragarkiaren kodea: L1904414