69. ALDIZKARIA - 2019ko apirilaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOBEITI

Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga borondatez ordaintzeko epea 2019an

Berriobeitiko Udalak adierazi du 2019ko maiatzaren 6an bukatuko dela trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko 2019ko zerga (zirkulazioaren gaineko zerga) borondatez ordaintzeko epea.

Helbideratuta ez dauden ordainagiriak ordain daitezke Udalaren web-orriaren bidez, 948 012012 telefonoaren bidez, edo CaixaBank eta Nafarroako Rural Kutxaren edozein sukurtsaletan, dagokion ordainagiria aurkeztuta.

Ordainagiri helbideratuak 2019ko maiatzaren 6an kobratuko dira kontuetatik.

Epe hori iraganik, ordaindu ez diren ordainagiriek legean ezarritako errekarguak eta interesak sortuko dituzte, eta betearazpen bidez kobratuko dira.

Berriobeitin, 2019ko martxoaren 28an.–Alkatea, Juan María Albizu Andueza.

Iragarkiaren kodea: L1904359