69. ALDIZKARIA - 2019ko apirilaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZAGRA

2019ko 3., 5. eta 6. aurrekontu-aldaketak. Behin betiko onespena

Azagrako Udalak, 2019ko otsailaren 27an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea 3., 5. eta 6. aldaketak 2019ra luzatutako 2018ko aurrekontuan.

Iragarkia 2019ko 44. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 5ean, eta horren ondotik hamabost egun baliodunean egon da jendaurrean, inork alegaziorik aurkeztu gabe; hortaz, behin betiko onetsitzat jotzen dira 3., 5. eta 6. aldaketak 2019ra luzatutako 2018ko aurrekontuan.

3. aldaketa

GASTUAK

1.1510.6090005 Kreditu-gaikuntzak: 104.045,30 euro.

1.1533.6090007 Kreditu-gehigarria: 81.183,72 euro.

DIRU-SARRERAK

1.7508007 Libreki erabakitzekoa: 54.435,00 euro.

Aurrekontuko marjinaren kontra: 81.183,72 euro.

5. aldaketa

GASTUAK

3232.62500 Kreditu-gehigarria: 30.400,00 euro

DIRU-SARRERAK

Aurrekontuko marjinaren kontra: 30.400,00 euro.

6. aldaketa

GASTUAK

3331.6320002 Kreditu-gaikuntzak: 6.343,06 euro.

DIRU-SARRERAK

Aurrekontuko marjinaren kontra: 6.343,06 euro.

Argitara ematen da, aipatu legezko aginduak betetzeko asmoz, eta ohartarazten da behin betiko onespen hau aurkaratzen ahal dela hauetako bat aurkeztuz:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, Azagrako Udaleko Osoko Bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Azagran, 2019ko martxoaren 28an.–Alkatea, Ignacio Gutiérrez Sánchez.

Iragarkiaren kodea: L1904327