69. ALDIZKARIA - 2019ko apirilaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARTIKA

1/2019 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

2019ko 43. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, martxoaren 4an, 1/2019 aurrekontu-aldaketa hasiera batean onesten zuen erabakia. Jendaurreko epean inork ez du alegaziorik aurkeztu. Horrenbestez, 1/2019 aurrekontu-aldaketa behin betiko onetsirik gelditu da, eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Aplikatu beharreko araudia: irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikulua, zeinak garatzen baitu Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan.

Artikako Kontzejuan, 2019ko otsailaren 21ean egin bilkuran, ondotik ematen den aldaketa onetsi da 2019ko aurrekontuan, Toki Ogasunei buruzko 2/95 Foru Legeari eta hura aurrekontuaren eta gastu publikoaren arloan garatzen duen 270/98 Foru Dekretuari jarraikiz.

Aldatu beharreko GASTUAK:

PARTIDA

KONTZEPTUA

ZENBATEKOA

KREDITU-GEHIGARRIA

1 1650 63300

Herriko argiak berritzea

394.884,62 euro

ALDATU BEHARREKO GASTUA, GUZTIRA

394.884,62 euro

FINANTZAKETA:

PARTIDA

KONTZEPTUA

ZENBATEKOA

1 87000

Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako

394.884,62 euro

FINANTZAKETA, GUZTIRA

394.884,62 euro

Artikan, 2019ko martxoaren 27an.–Kontzejuko burua, Ángel Obanos Galar.

Iragarkiaren kodea: L1904245