69. ALDIZKARIA - 2019ko apirilaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARTZIBAR

Udal ordenantza, Eraikinak jasotzeko eta zaharberritzeko edo berritzeko laguntzak arautzen dituena. Hasierako onespena

Artzibarko Udalak, 2019ko martxoaren 26an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Artzibarko Udaleko Eraikinak jasotzeko eta zaharberritzeko edo berritzeko laguntzak arautzen dituen udal ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua oso-osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Artzin, 2019ko martxoaren 28an.–Alkatea, Carlos Oroz Torrea.

Iragarkiaren kodea: L1904365