63. ALDIZKARIA - 2019ko apirilaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARMAÑANTZAS

Larreen aprobetxamendua eskatzeko epea irekitzea

Armañantzasko Udalak, 2018ko abenduaren 27an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hamabost eguneko epea zabaltzea eskubidea dutela uste dutenek eskabidea egin dezaten udalerri honetako larreen herritarren arteko zuzeneko adjudikazioan parte hartzeko.

Halaber, erabaki zuen herritarren arteko zuzeneko adjudikazioaren prozedura bukaturik, ez bada adjudikaziorik gertatzen, enkante publikoaren bidezko adjudikazioa eginen dela ahozko posturen bidez, 2019ko martxoaren 7ko bilkuran ezarritako dataren arabera 2019ko maiatzaren 30ean, 17:00etan, Armañantzasko Herriko Etxean, hori guztia horretarako berariaz onetsitako baldintza-agiriari jarraikiz. Adjudikazioa zortzi urteko izanen da.

Espedientea interesdunen eskura dago, Udalaren Idazkaritzan.

Armañantzasen, 2019ko martxoaren 12an.–Alkatea, David Pérez de Albéniz Crespo.

Iragarkiaren kodea: L1903675