63. ALDIZKARIA - 2019ko apirilaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANARATXE

Erantzukizunpeko adierazpenaren eta aurretiazko komunikazioaren araubidea aplikagarri duten prozeduren tramitazioa arautzen duen ordenantza. Hasierako onespena

Aranaratxeko Udalak, 2019ko martxoaren 12an egin osoko bilkuran, aho batez erabaki zuen hasiera batez onestea Aranaratxen Erantzukizunpeko adierazpenaren eta aurretiazko komunikazioaren araubidea aplikagarri duten prozeduren tramitazioa arautzen duen ordenantza berria.

Aditzera ematen da, 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoari jarraituz, herritarrek eta bidezko interesa dutenek espedientea aztertu eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten, hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Espedientea udal Idazkaritzan dago ikusgai.

Aranaratxen, 2019ko martxoaren 12an.–Alkatea, María Asunción Arrastio Corres.

Iragarkiaren kodea: L1903665