63. ALDIZKARIA - 2019ko apirilaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BURLATA

Deialdia, Burlatako Udalaren zerbitzuko obretako arduradun izateko lanpostu huts bat betetzeko lekualdatze lehiaketa bidez. Bete gabe deklaratzea

Alkatetzak 2019ko urtarrilaren 29an emandako 84/2019 Ebazpenaren bidez onetsi zen deialdi bat, Burlatako Udalaren zerbitzuko obretako arduradun izateko lanpostu huts bat betetzeko lekualdatze lehiaketa bidez. Deialdi hori 2019ko 36. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 21ean.

Eskaerak aurkezteko epea iraganda izangairik aurkeztu ez denez, bidezkoa da lehiaketa bete gabe deklaratzea, aipatutako deialdiaren 5 oinarrian jasotakoaren arabera. Hala, Alkatetzaren 2019ko martxoaren 14ko 214/2019 Ebazpenaren bidez erabaki da:

1.–Bete gabe deklaratzea Burlatako Udalaren zerbitzuko obretako arduradun izateko lanpostu huts bat betetzeko deialdia, lekualdatze lehiaketa bidezkoa, ez delako izangairik aurkeztu.

2.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Burlatan, 2019ko martxoaren 14an.–Alkatea, José M.ª Noval Galarraga.

Iragarkiaren kodea: L1903778