63. ALDIZKARIA - 2019ko apirilaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLLARAN

Jarduera-lizentzia. Eskaera

Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean xedatua bete dadin, aditzera ematen da Udalaren bulegoetan jendaurrean egonen dela hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten.

Sustatzailea: Mikel Cobos Solano. Jarduera: abeltzaintzako nabeak, hegaztiak ugaltzeko ustiategitarako. Tokia: Ultzurrungo Kontzejuko 6. poligonoko 3047 eta 3048. lurzatiak (Ollaran).

Ollaranen, 2019ko martxoaren 13an.–Alkatea, David Campion Ventura.

Iragarkiaren kodea: L1903714