63. ALDIZKARIA - 2019ko apirilaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLORITZ

Herri-lurrak okupatzea “Barasoain” parke eolikoa
ezartzeko obretan

Mendibilgo Kontzejuak, 2019ko martxoaren 1ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea 2.377,98 m²-ko aldi baterako okupazioa, Olorizko Kontzejuko herri-lurretako 1. poligonoko 51. lurzatian, “Barasoain” parke eolikoa ezartzeko obretan.

Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen Erregelamendua onesten duen 280/1990 Foru Dekretuaren 215. artikuluarekin bat, agindu da argitara eman dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan, hamabost eguneko epean jendaurrean egon dadin. Epe horretan, espedientea ikusgai egonen da Udalaren Idazkaritzan eta bidezkoak juzgatzen diren alegazioak aurkezten ahalko dira.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Mendibilen, 2019ko martxoaren 4an.–Kontzejuko burua, Eloy Flamarique Flamarique.

Iragarkiaren kodea: L1903659