63. ALDIZKARIA - 2019ko apirilaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LUKIN

Udalkideen ordainsariak

Lukingo Udalak, 2019ko otsailaren 26an egin osoko bilkuran, hautetsientzako ordainsari hauek onetsi zituen:

Kontuan izanik Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legearen 75. artikuluak toki korporazioetako kideen dedikazioari eta ordainsariei buruz xedaturikoa, Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 13. artikuluan ezarriarekin bat.

Azterturik 23/2003 Foru Dekretua, euren kideei ordainsariak ordaintzen dizkieten Nafarroako udalei konpentsazio ekonomikoak emateko sistema bat ezartzen duena, eta kontuan harturik zenbatekoa finkatu dela abenduaren 27ko 18/2007 Foru Legean (Toki ogasunek transferentzia arrunten bidez Nafarroako tributuetan parte hartzeko duten 2018. eta 2019. urteetarako funtsaren zenbatekoa eta banaketa ezartzen dituen horretan),

ERABAKI DA, AHO BATEZ:

a) Alkateak 2019an izanen duen dedikazioaren eta ordainsarien araubidea ezartzea. Urteko ordainsari gordina 4.672,59 eurokoa izanen da. Zenbateko horretan sartuta dago aparteko ordainsariaren zati proportzionala, eta PFEZa dela-eta dagokion atxikipena aplikatuko da, indarra duen legeriaren arabera. Dedikazioa partziala izanen da, eta urtean 200 ordu izanen dira guztira.

b) Zinegotziei 300 euro gordin ematea osoko bilkuretara joateagatik, urtean 4 bilkura izanik gehienez. Zenbateko horri Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga dela-eta dagokion atxikipena aplikatuko zaio, indarra duen legeriaren arabera.

c) Erabaki hau urtero berretsiko da.

d) Aipatu zenbatekoak urtero eguneratuko dira.

e) Iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta iragarki oholean paratzea, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen uztailaren 2ko 7/1985 Legearen 75.5 artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Lukinen, 2019ko martxoaren 12an.–Alkatea, Juan José Sainz Urra.

Iragarkiaren kodea: L1903674