2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
EULATE
Bake epailearen eta haren ordezkoaren karguak hutsik
Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 101. artikuluan eta Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduaren 5, 6 eta 7. artikuluetan ezarritakoa bete dadin (1995eko uztailaren 13ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen Erregelamendu hori), hamabortz egun balioduneko epea ireki da, iragarki hau argitaratzen denetik aitzina, legez eskatzen diren baldintzak beterik, udalerri honetako bake epaile titular eta ordezko izateko interesa dutenek eskaera egin dezaten udal bulegoetan, han emanen baitzaizkie dagokien eskabidea eta argibideak.
Eulaten, 2019ko martxoaren 13an.–Alkatea, Juan Ignacio Ruiz de Larramendi Múgica.
Iragarkiaren kodea: L1903711