63. ALDIZKARIA - 2019ko apirilaren 2a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

12C/2019 EBAZPENA, urtarrilaren 24koa, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Torraspapel SA enpresaren Leitzako lantokirako hitzarmen kolektiboa erregistratu, gorde eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea erabakitzen duena.

Aztertu da Torraspapel, S.A. enpresaren Leitzako lantokirako hitzarmen kolektiboaren testua (kode zenbakia: 31101581012019), erregistro honetan sartu zena 2018ko urriaren 25ean, enpresaren ordezkariek eta sindikatuek sinatua 2018ko irailaren 20an, eta 2019ko urtarrilaren 14an eta 15ean zuzendua, honako hauetan ezarritakoarekin bat: Langileen Estatutuari buruzko Legearen testu bategina onetsi zuen urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluaren 2. eta 3. apartatuak eta Hitzarmen Kolektiboen Erregistro eta Gordailuei buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretua. Horrenbestez,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Lan Hitzarmen eta Akordio Kolektiboen Erregistroan inskribatzeko agintzea.

2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2019ko urtarrilaren 24an.–Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.

Torraspapel, SA enpresaren hitzarmen kolektiboa Leitzako lantegirako.(PDFa).

Iragarkiaren kodea: F1902129